XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nafarroako liburutegi sareari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 110.1 artikuluan ezarritakoa betez, Socialistas del Parlamento de Navarra Parlamentari Taldeak Nafarroako liburutegi sareari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzen da.

Galdera hori l994ko azaroaren 24ko 70 zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aidizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1994ko abenduaren 22a.

Lehendakaria: Javier Otano Cid

ERANTZUNA

Socialistas del Parlamento de Navarra Parlamentari Taldeak Nafarroako liburutegi sareari buruz egindako galderari, idatzizko erantzuna eskatu duenari, dagokionez, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak hau dio:

1. Iruñeko Udalak erabakitzeke du oraindik liburutegi nagusiko instalazioak jartzeko eskatu den orubea edo, halakorik ezean, eraikinaren lagapena.

Aurreko egoera erabakitzen ez den bitartean, ezin izango da proiektua idatzi eta are gutxiago esleipena egin eta denbora epea markatu.

2. Hona Nafarroako liburutegi publikoen sarearen egitura:

a) Zentro Koordinatzailea.

Plantilaren osakera: bulegoburu bat, administrari bat eta katalogazio-arduradun bat.

Bete gabeko hiru lanpostu dira gainera.

b) Lanaldi osoko liburutegiak: Altsasu (funtzionari bat), Antsoain (funtzionari bat), Barañain (funtzionari bat), Burlata (funtzionari bat), Corella (funtzionari bat), Lizarra (bi funtzionari baja luzean bata eta aldi baterako kontrataturiko bat), Etxabakoitz (PNA, funtzionari bat), Orbina (PNA, funtzionari bat), Arrosadia (PNA, funtzionari bat), Donibane (PNA, aldi baterako kontratatu bat), Azkoien (baja luzean den funtzionari bat eta aldi baterako kontratatu bat), Zangoza (funtzionari bat eta aldi baterako kontratatu bat), Tafalla (funtzionari bat eta dirulagundutako kontratatu bat), Tutera (bi funtzionari borondatezko eszedentzian bata, aldi baterako kontratatu bat eta administrazio-kontratatu bat), Atarrabia (funtzionari bat).

Eguneko zazpi ordukoa da lanaldia.

c) Asteko 30 orduko liburutegiak: Azagra (laboral finko bat), Baztan (laboral finko bat), Bera (laboral finko bat), Cascante (laboral finko bat), Castejon (aldi baterako kontratatu bat), Cortes (laboral finko bat), Mendavia (dirulagundutako aldi baterako kontratatu bat), Erriberri (laboral finko bat), Ribaforada (laboral finko bat), San Adrian (laboral finko bat), Zizur Nagusia (laboral finko ba), Zizur Nagusia umeentzakoa (dirulagundutako aldi baterako kontratatua).

Eguneko sei ordukoa da lanaldia.

d) Asteko 20 orduko liburutegiak: Ablitas (aldi baterako kontratatu bat), Aibar (laboral finko bat), Allo (laborala), Andosilla (itxita borondatezko eszedentziagatik), Agoitz (jubilazioagatik itxita), Arguedas (laboral finko bat), Artaxona (laboral finko bat), Aurizberri (laboral finko bat), Beriain (laboral finko bat), Buñuel (laboral finko bat), Caparroso (laboral finko bat), Caseda (aldi baterako kontratatu bat), Falces (laboral finko bat), Fitero (laboral finko bat), Funes (laboral finko bat), Fustiñana (laboral finko bat), Uharte (laboral finko bat), Irurtzun (laboral finko bat), Lerin (laboral finko bat), Lesaka (dirulagundutako aldi baterako kontratatu bat), Urantzia (laboral finko bat), Marcilla (sindikatu-liberazioa duen funtzionari bat eta aldi baterako kontratatu bat), Melida (laboral finko bat), Mendigorria (laboral finko bat), Milagro (laboral finko bat), Miranda de Arga (laboral finko bat), Monteagudo (laboral finko bat), Murchante (laboral finko bat), Nabaskoze (laboral finko bat), Olazagutia (laboral finko bat), Gares (laboral finko bat), Erronkari (laboral finko bat), Valtierra (administrazio-kontratatu bat), Viana (dirulagundutako aldi baterako kontratatua), Alesbes (laboral finko bat).

Eguneko lau ordukoa da lanaldia.

e) Hitzarmendutako liburutegiak: Añorbe, Arronitz, Auritz, Burlata, umeentzakoa, Cabanillas, Zarrakaztelu, Doneztebe, Etxarri-Aranatz, Uxanabilla, Larraga, Lekunberri, Noain, Obanos, Sartaguda, Sesma eta Ziordian.

Dagokion Udalak kontratatu eta ordaintzen ditu langile arduradunak.

3. Sare osoan, ohiz kanpoko egoerak dira arauz kanpokoak, liburutegiko bigarren arduraduna behar eta betegabeko lanpostuak betetzeko oposaketa ezin eginaren ondoriozkoak.